Martin Garitano diputatu nagusia etxean da

Eneko Azkarate 2014ko api. 28a, 12:53
Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak lagunduta atera da ospitaletik Martin Garitano.
Martin Garitano diputatu nagusiak ospitale senda agiria jaso du eta Donostiako etxean da, dagoeneko. Hala adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek. Atseden har dezan gomendatu diote, hala ere, eta bajan jarraituko du, hortaz. Diputatu nagusiak sinkope bat izan zuela adierazi dute sendagileek.

Martin Garitanok Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak lagunduta utzi du Donostia ospitalea gaur goizean, eta egunotan jasotako elkartasun mezuak eskertu ditu, baita herritarrek zein komunikabideek zapatuan erakutsitako begirunea ere. Berehala "erabat osatzea eta lanean hastea" espero duela gaineratu du diputatu nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak