Intxortako Errekreazio historikoa 2014

Mireia Bikuña 2014ko api. 27a, 18:28
Bigarren urtez egin dute Elgetan, 1937ko apirilean Intxortako frontean izandako gertaeren errekreazioa. Ordu hartan, milizianoek eta gudariek tropa frankistak geldiarazi zituzten, eta gaurkoan ere bai. 120 bat herritarrek parte hartu dute ikuskizunean. Eurekin batera egon dira ehunka ikusle eta erakundeetako ordezkari politikoak.

Elgetako plazatik oinez abiatu ziren milizianoak eta gudariak, eta ordezkari politikoak. Intxortarako bidea txistularien laguntzarekin egin zuten. Han, norberak bere lekua hartu du. Inguruan, ikusle asko. Gazte eta heldu. Ikusmin handiarekin. 

Milizianoak eta gudariak, lubakietan. Frankistak eta falangistak pareko zelaian. Borrokak 20 bat minutu iraun du. Milizianoen eta gudarien garaipenarekin, txalo zaparrada jaso zuten parte-hartzaile guztiek.

Lore-eskaintza 

Errekreazioa bukatuta parte-hartzaileek eta ordezkari politikoak Elgetarako bidea hartu zuten berriro ere Frankismoaren zigorgabetasunari, tolerantziarik ez! pankartaren atzean.

Geldialdia egin zuten San Salbador ermitan. Han dagoen monolitoan, arrosa bana utzi zuten ordezkari politikoek, herritarrek eta senitartekoek. Lore-eskaintzaren ostean, ekitaldia amaitutzat eman zuten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak