Foru Ogasunak dioenez, aurten "irisgarritasuna hobetu nahi du eta herritarrei tramiteak errazteko pausoak ematen ari da" eta horren adibide dira bideo hauek.
Gorrendako beste zerbitzu bat eskaintzen da aurten lehenengo aldiz: errenta aitorpen mekanizaturako hitzordua eskatzerakoan, zeinu hizkuntzaren interprete baten laguntza eska dezakete gorrek. Horretarako, jo Ogasunaren atarira.