Jende ugari batu zen ekitaldian eta aurreikusi bezala, Realeko kapitain izandako Inaxio Kortabarriak jaso zuen, han batutakoek Mikel Laboaren Txoria Txori abesten zuten bitartean. Ikurrina bai, espainola ez eta independentziaren aldeko oihuak ere entzun ziren.
Ondoren, aurreskua dantzatu zioten ikurrinari eta Andoni Egañak eta Alaia Martinek bertsotan ere egin zioten. Amaitzeko, Larraitz Ugartek hartu zuen hitza, eta Garitanok hitz polit batzuk prestatuta zituela aipartu arren, gertatutakoak tarteko ez zituela irakurriko adierrazi zuen. Hori horrela, eskerrak eman zizkien Gipuzkoa plazan bildutakoei, eta adierazi zuen "aste zailak" izan direla diputazioarentzat, Espainiako bandera jartzea bete beharreko agindua zelako. Plaka bat ere jarri du Gipuzkoako Aldundiak plazan bertan.