Bi urtean behin batzen dira Gipuzkoako Arantxak Arantzazun eta egun pasa polita izaten dute. 10:30ean batuko dira Arantzazun. 12:00etako mezaren ondoren talde argazkia egingo dute eta gero bazkaltzera joango dira. Hain zuzen, bazkarirako izenemate epea astelehenean hilaren 28an amaituko da, eta horretarako 35 euro sartu beharko dira Laboral Kutxako zenbaki honetan: ES1830350170541701019652. Bestalde, autobusez joan nahi dutenez, honako zenbakira deitu behar dute: 943 81 44 38.