Doakoa da Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biktimei eskaintzen dien arreta zerbitzua. Iaz, 3.613 lagun artatu zituzten; 3.111 emakumezko (%86) eta 502 gizonezko. Salatutako delituei dagokienean genero indarkeria da arrazoi nagusia: 1.862 kasu, %51. Gipuzkoako eta Arabako kasuen batuketa Bizkaikoen ia azpitik dago.
Zerbitzura jotzeko bestelako arrazoien artean nabarmentzen dira delitu orokorrak (1.247), familia barruko erasoak (503), haur lapurtuak (21) eta zirkulazio istripuengatik laguntza eskatzea (15).
Lurraldeka, Bizkaian erregistratu dira kasu gehien: 1.761. Bigarren tokian da Gipuzkoa: 1.138. Araban 714 lagunek jo dute biktimen arreta zerbitzura baina hemen eman da gorakada esanguratsuena. Duela bi urte baino hamazazpi pertsona gehiago artatu zituen Eusko Jaurlaritzak iaz.