Luzapen aldian, dagoeneko beste 584 zergadunek aitortu dituzte ondasunak estatutik kanpo

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 23a, 11:42

Orain arte, guztira, 5.723 aitorpen aurkeztu dira Gipuzkoan, Foru Aldunditik aurreratu dutenez. Luzapen epea apirilaren 30ean amaituko da.

Apirilaren 1etik gaur arte Gipuzkoako 584 zergadunek eman diete Ogasunari Espainiako estatutik kanpoko ondasunen edo eskubideen berri. Guztira, urtarrilaren 1etik hona, Gipuzkoako 5.723 zergadunek aurkeztu dute betebehar hori.

Estatutik kanpoko ondasunen edo eskubideen inguruan Ogasunari informatzeko epea hilabete luzatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lehen epea martxoaren 31ra artekoa bazen ere, apirilaren 30era arteko luzapena onartu zuen, epearen barruan haien borondatez aitorpena aurkeztu ez zuten zergadunei beste aukera bat ematearren, informatu ezean aurreikusitako isunak handiak dira-eta.

Zergadunen erdiak aholkularitza zerbitzuetara jo du –2.895ek–. Beste erdiak, berriz, bere kabuz aurkeztu du 720 eredua –2.828ek.

Estatutik kanpoko ondasunei buruzko informazioa emateko epea apirilaren 30ean amaituko da. Bestetik, Ogasunak eskerrak eman nahi dizkie betebehar hori egin duten zergadun guztiei, oso modu egokian erantzun dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak