Egin gazta artzainekin, igo arrantza-ontzi batera... 10 egunetan zehar, 15-17 urte bitarteko gazteek gastronomiaren munduan murgilduko dira. 80 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta horretarako, tailer praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere.
Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte (jatetxeak, azokak, ekoizleak…).
Hain zuzen ere, hauek dira programako tailerrak: lekaleak eta zerealak, haragiak eta parrilla, ogia eta pizza, pasta eta arrozak, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sukaldaritza sortzailea, txokolatea eta postreak, kanpamentua egiten den eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta, gustua garatzen ikasteko, dastatze bat. Gainera, aisialdiko hainbat jarduera ere egingo dituzte, hezitzaileen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.
Plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira, baina gastronomia ikasteko motibazioa ere baloratuko da. Udalekuetako informazio guztia www.bculinary.com webgunean dago, baina edozein zalantza izanez gero, interesdunek 902 540 866 telefono deitu edo club@bculinary.com helbide elektronikora idatzi dezakete.