Herri Urratsera joateko autobusa

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 15a, 08:23
Maiatzaren 11n ospatuko da Herri Urrats Senperen eta bertara joateko autobusa antolatu dute AED, Jardun eta Loramendi euskara elkarteek.

Autobusa 08:45ean irtengo da Aretxabaletako Azbetik, 09:00etan Arrasateko Garibaitik eta 09:15ean Bergarako autobus geltokitik. Itzulera: 19:00etan, Senperen.

Autobus txartelaren prezioa 12 euro izango da; 10 euro, AED, Jardun eta Loramendiko bazkideentzat. Maiatzaren 6ra arte egongo dira salgai, euskara elkarteetan.

'Mintza'

Mintza lelopean ospatuko da aurten Iparraldeko Ikastolen jaia: "Mintza euskaraz, mintza euskararen alde, mintza ikastolen alde... denak Senperera!".

Egitaraua prestatzen ari dira oraindik, baina kantua eta bideoklipa prest dituzte: Kalakakilika deitzen da, Buuzbu taldeak sortu du eta Donostiako Elkarren estudioetan grabatu du.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak