Bailarako neska futbolari guztiek elkarrekin jokatzeko ahaleginetan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 14a, 15:33

Mondrak eta Arizmendik dihardute ahalegin horretan, UDArekin elkarlanean. Egitura sendo bat sortzea da helburua, inor kanpoan utzi gabe eta denei aukera emanez. Elkarlan horren fruituetako bat da gaur eta bihar Mojategin egingo den Nesken Futbol Topaketa.

Futbol eskola, haur-kategoriako talde bat eta kadete eta senior mailetako bina talde daude egun bailaran, sei orotara. Mondra eta Arizmendi Kirol elkarteetakoak dira guztiak, eta Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bergarako neskek jokatzen dute horietan.

Ez da erraza, ordea, nork bere aldetik taldea ateratzea eta, horregatik, elkarrekin egin gura dute bidea aurrerantzean. Irailetik dihardute lanean eta asmoa da 2014-2015 denboraldian elkarrekin jokatzen hastea. Egitura sendo bat sortu gura dute eta erreferente izan, alde guztiek adostuta, inor kanpoan utzi gabe eta denei aukera emanez. Mondra eta Arizmendi ari dira proiektua bideratzen, eta UDA ere laguntzen ari zaie; ahal den heinean instalazioak uzteko eta koordinazioan laguntzeko prest agertu da Aretxabaletako elkartea.

Nesken Futbol Topaketak

Elkarlan horren fruituetako bat da Nesken Futbol Topaketa. Bailarako 3, 4, 5 eta 6. mailetako neskei zuzenduta, gaur egin dute lehen saioa eta bihar egingo dute bigarrena, 10:00etatik 12:00etara, Mojategin.

Bideoen proiekzioarekin hasiko dute biharko saioa;10:30ean, futboleko jolasak izango dituzte; 11:00etatik 12:00etara, futbol entrenamendua; eta 12:30ean, lunch-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak