II. Errepublika gogoratzeko eguna

Goiatz Arana Begiristain 2014ko apirilaren 14a

Bandera errepublikanoa, Bergarako Fraiskozuri Plazako monolitoan.
II. Errepublika aldarrikatu zutela 83. urte betetzen dira gaur, eta data ospatzeko eta balore errepublikanoak goratzeko ekitaldiak antolatu dituzte hainbat herritan. Bergaran, esaterako, bandera errepublikanoa eskegi dute Fraiskozuri Plazako monolitoan, eta errepublikanoen bandera zintzilik dago gaur Eskoriatzako udaletxeko balkoian ere. Ez da hori, ordea, Ezker Anitzak gaurko Eskoriatzan antolatu duen ekitaldi bakarra: 19:00etan, tamaina handiko bandera bat zabalduko dute herri sarrerako oinezkoen ibilbidean eta etxafleroak botako dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak