Dorletako Ama Txirrindulari Taldeko gazteak Legazpi Sarian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko api. 14a, 12:13
Zapatuan Legazpi Saria jokatu zen eta bertan parte hartu zuten Dorletako Ama Txirrindulari Taldeko kideek ere; benjamin, infantil eta kimu mailako neska-mutilak, hain zuzen.

Zapatuan jokatu zen txirrindularitzako Legazpi Saria. Lasterketan, beste hainbat talderen artean, Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteko neska-mutilak aritu ziren.

Hainbat mailatako lasterketak egin zituzten eta benjaminetan aritutako guztiek izan zuten garaikurra.

Alebinetan ostera, Aimar Erostarbe, Iker Ugarte eta Unai Cueva izan ziren aurreneko hirurak. Maila berean, nesketan,Garazi Estevezentzat izan zen garaikurra (neska bakarra baita).

Infantiletan, ostera, Iñigo Aranburu, Aratz Iraola eta Mikel Berasategi iritsi ziren aurrena helmugara mutilen artean eta Mikele Tolosa nesketan.

Datozen bi asteotan ez dela lasterketarik egongo eman dute aditzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak