Realaren Aste Santuetako jubenilen txapelketako partidurik ez da jokatuko Bergaran

Jon Berezibar 2014ko api. 11a, 12:47

Aldaketak dakartza aurten Aste Santuetan jokatzen den Realaren jubenilen txapelketak. Batetik, infantilen txapelketa ere jokatuko da aldi berean eta, bestetik, Zubietako zelaietan egingo dira partiduak. Bergaran, beraz, ez da jokatuko, orain arte bezala, finalisten neurketarik. Aloña Mendi taldea da infantiletako finalistetako bat.

Aste Santuetako jubenil mailako txapelketa aurkeztu berri du Realak, hilaren 19tik 21era bitartean jokatuko dena, eta berrikuntzak ekarriko ditu aurten. Lehenik, maila berria gehitu diote txapelketari, infantilena, eta horrekin batera partidu guztiak aurrerantzean Zubietan jokatuko dituzte. Horrela, Gipuzkoako herri ezberdinetako belar-zelaietan jokatu ohi zituzten partiduak lekuz aldatu eta ondorioz Bergaran ere ez da neurketarik egongo.

Aloña Mendi infantiletan

Urtarrilean hasi ziren txapelketako kanporaketekin eta finaletan Aloña Mendiko infantilak egongo dira Valvanera, Tolosa, Behobia, Vasconia, Koxkas, Antiguoko eta Touring taldeekin batera. Talde horiek aurkari moduan Lyongo Olympique, Espanyol, Real, Barcelona, Celta eta Osasunakoak izango dituzte lehiakide maila horretan.

Jubenil mailako taldeak Osasuna, Celta, Bercelona, Portugalgo Sporting, Espanyol eta Reala izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak