Ekainera arte egongo da zabalik 'Ehunmilak' eta 'Goierriko 2 Haundiak' probetan izena emateko epea

Jon Moñux 2014ko api. 10a, 17:07
Lasterketako irteerako argazki bat.
500 korrikalarik eman dute izena jada Goierriko eskualdeko Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalak zeharkatzen dituzten bi mendiko lasterketetan. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa.

Ekainaren 3an itxiko da lasterketetan izena emateko epea. Ehunmilak 168 kilometroko ibilbidea dauka eta 88 kilometrokoa Goierriko 2 Haundiak probak. Korrikalariek, Txindoki eta Aizkorri tontorretako maldak zeharkatu beharko dituzte probetan. Lasterketak, uztailaren 11an, 12an eta 13an jokatuko dira, eta Beasainen izango dute irteera eta helmuga.

Antolatzaileak pozik daude iazko parte-hartze markak hautsi baitira dagoeneko. Izena eman duten korrikalarietatik 279k Ehunmilak proban hartuko dute parte, eta %52,56 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira. Hamazazpi emakumek hartuko dute parte bertan. Goierriko 2 Haundiak lasterketan, berriz, 228 pertsonek eman dute izena, eta parte-hartzaileen %67,31 EAEkoa da. Interesatuek, www.kirolprobak.com webgunean eman ahal dute izena ekainaren 3ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak