Bestalde, ligako oilarren arteko borroka izango da Aretxabaletan (domekan, 16:30, Ibarra), UDAk lider dagoen Berio hartuko duelako. Bergarak, ostera, laugarren sailkatu Anaitasunaren bisita izango du Agorrosinen. Kontrario gogorra mahoneroek aurrean izango dutena, baina etxean jokatuta Arrateren mutilek irabazi beharra dute, jaitsiera postuak komeni baino gertuago dituzte-eta.