Seguros Lagun Arok 23,2 milioi irabazi ditu, 2012an baino %15,4 gehiago

Leire Kortabarria 2014ko api. 10a, 12:31

Seguros Lagun Aro enpresak zerga aurreko 23,2 milioi euroko irabazia izan zuen 2013an, aurreko jardunaldian baino %15,4 gehiago. Gaur, eguena, jakinarazi dituzte emaitza horiek.

Mondragon Korporazioko aseguru-etxeak 185 milioi fakturatu zituen 2013an, aurreko jardunaldian baino %4 gehiago. Horrez gain, Bezeroari Arreta Zerbitzurik Onena duen enpresa izendatu zuen sektoreak Lagun Aro.

Fakturazioaren 111,3 milioi Seguros Lagun Aro SA-renak dira (2012an baino %5,4 gutxiago), eta beste 73,3ak, Seguros Lagun ARo Vida SA-renak (2012an baino %19,3 gehiago).

Sektoreak gutxiago fakturatu du

Fakturazioak behera egin du orokorrean sektore osoan, Lagun Aroren esanetan; batik bat, automobilaren alorrean, batez besteko prima asko jaitsi delako. Lagun Arok %7,8 gutxiago fakturatu du automobilen aseguruetan; etxebizitza, berriz, %1,4 handitu da, sektoreko datuen gainetik, enpresaren esanetan. Ratio bateratua %84,4koa izan da, 2012an baino lau puntu gehiago.

Seguros Lagun Aro Vida SA hainbeste igo da, batez ere, aurrezkiaren atala igo delako: 2012an baino %26,7 gehiago. Bizitza Arrisku aseguruak, sektoreko datuak hobetuta, %2,6 hazi dira.

Seguros Lagun Arok %257,6ko likidezia-marjina izan zuen iaz, 2012an baino 47 puntu gehago.

Seguros Lagun Aro Vida S.A.ren igoera Aurrezkiaren atalari esker gertatu da batez ere, aurreko urtearekiko % 26,7ko igoera izan baitu. Bizitza Arriskuak ere, sektoreko datuak hobetu eta % 2,6ko hazkundea lortu du.

Bestalde, Seguros Lagun Aroren Kaudimen Marjina % 257,6koa izan da 2013an, eta aurreko urtean lorturikoa 47 puntutan hobetu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak