Abusu sexualen inguruko bilera egingo dute Oñatin

Adin gabekoek Eliza eta beste erakunde batzuetan pairatu dituzten abusu sexualei buruz arituko dira Oñatira etorriko diren hamaika herrialdetako adituak. Bilerako koordinatzailea Belgikako Lovainako Kriminologia Institutuan ikertzailea den Ivo Aertsen da.

Apirilaren 10ean eta 11n izango da bilera Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko Elkartean. Osteguneko topaketa goizez eta arratsaldez izango da. Ostiralekoa, aldiz, goizez bakarrik. Nerabeek eta haurrek jasaten dituzten abusu sexuala izango dute mintzagai, Eliza abiapuntu nagusitzat hartuta. Hala eta guztiz ere, beste hainbat erakunde aztertuko dituzte: umezurztegiak, eskolak, kirol taldeak, eta gazteen erakundeak, besteak beste. 

Guztira, hogei aditu elkartuko dira Oñatiko unibertsitate zaharrean, euren herrialdeetan abusu sexualen gaia nola tratatzen den ikertzeko. Herrialde hauetatik etorriko dira adituak: Alemania, Australia, Belgika, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Irlanda, Herbehereak, Polonia eta Erresuma Batua, hain zuzen ere. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.