Astorek beste bi urtez babestuko du Futboleko Euskal Selekzioa

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 9a, 14:54
Astorek beste bi urtetarako berritu du Futboleko Euskal Selekzioarekin duen babesle-hitzarmena eta urrian aurkeztuko du elastiko berria. Alde bietako ordezkariak pozik azaldu dira, hitzarmena berritu izanak "norabide berean aurrera egiteko adorea eta kemena" dutela erakusten duelako.

Arrasateko enpresak Euskal Selekzioarekin egin zuen lehenengo kontratua orain dela bi hamarkada gauzatu zen, 1994ko urriaren 4an, hain zuzen ere; nolanahi ere, selekzioak Atotxaren itxiera ekitaldian jantzi zuen Astoreren elastikoa lehenengo aldiz, 1993ko ekainaren 22an.

Urte hauetan zehar, arroparen euskal etxeak bederatzi elastiko mota ezberdin egin ditu, eta datorren urrian aurkeztuko du Euskal Selekzioaren elastiko berria.

"Kirolariaren errendimendua hobetzeko"

Astore marka Import Arrasate enpresaren barruan dago eta 1988an sortu zen. Kirol-jantziak diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzen ditu.

Bere ekipazioak Active Dry ehunarekin egindakoak dira; ehun hori Astorek garatu zuen, "kirolariaren errendimendua hobetzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak