'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoan, zigor eskaerei eutsi die fiskalak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 8a, 09:12
'Egunkaria'-ren itxierako 10. urteurreneko ekitaldia.
Epaiketa abiatu edo ez aztertzeko, jendaurreko saioa egin zuten atzo, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Fiskalak dio epaiketa ez egiteko izango diren eskaera guztien aurka egingo duela; eta defentsak artxibatzeko eskatu du. Epailearen esku dago orain epaiketa hastea edo artxibatzea.

Zortzi pertsona daude auzipetuta: Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi –azkeneko hirurak auzi nagusian epaituak eta absolbituak–.

Espetxe zigorra eta isun ekonomikoa eskatu du fiskalak zortzientzat; auzi nagusian baino handiagoak: denera, 128 urteko espetxealdia eta 221 milioi euro.

Akusazioa: Egunkaria-ren 1998, 1999, 2000 eta 2001eko diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzak eskuratzeko iruzurra egitea.

Informazio gehiago, berria.info-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak