Gazteen erakustaldia txirrindularitzako Aretxabaleta Sarian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko api. 7a, 09:24
Zapatuan jokatu zen txirrindularitzako Aretxabaleta Saria. Benjamin, kimu eta eskola mailako neska-mutilek erakustaldi polita eskaini zuten. Hurrengo lasterketa zapatu honetan, apirilak 12, izango da, Legazpin.

Hiru mailatako txirrindulariak lehiatu ziren zapatuan Aretxabaleta Sarian eta bertan izan ziren Dorletako Ama Txirrindulari elkartekoak ere, lan txukuna eginez, gainera. Benjaminetan taldeko Xabat Kastaños, Beñat Bukete, Aimar Madina eta Markel Zubia oñatiarrak, Ibai Chico eta Pablo Salaberria urretxuarrak eta Gari Ugarte legazpiarra lehiatu ziren.

Kimu mailan, ostera, Unai Cueva izan zen lehenengoa, Aimar Erostarbe bigarrena eta Iker Ugarte hirugarrena; oñatiarrak lehenengo biak, bergararra azkena.

Infantilei dagokienez, antzuolar bat eta bi arrasatear igo ziren podiumera: Iñigo Aranburu , Iñigo Rodriguez eta Joseba Rodriguez, hurrenez hurren.

Mutilen eskola mailan Andoni Azkarate arrasatearra aritu zen Aretxabaletan.

Baina mutilez gainera, neskak ere aritu ziren Aretxabaletan: Garazi Estebez aretxabaletarra kimu mailan, eta Mikele Tolosa legazpiarra infantil mailan.

Erlazionatuak

Asteburua iruditan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 07 Debagoiena

Kantua kalean Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2014 api 06 Oñati

Oñatiko Futbol Txapelketako finalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014 api 06 Oñati

'Aldatu kataia' ikuskizuna Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014 api 05 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak