Euskaltzaleen Topaguneak Elena Laka abokatu eibartarra aukeratu du presidente. Larunbatean Gasteizko Montehermoso jauregian egin zuen Batzar Nagusian egin zuen aldaketa Topaguneak. Modu honetan, Lakak, azken bi urtetan presidente jardun duen Mikel Irizarren lekukoa hartu du.
Topaguneko zuzendaritzako kide duela bost urtetatik, Eibarko ...eta Kitto! euskara elkarteko kide da Elena Laka. Presidente berriak, batzar nagusian izan zen kontsentsu maila altua azpimarratu zuen. "Puntu guztiak aho batez onartu izanak mugimendua kohesionatuta dagoela erakusten du" esan zuen. Bere agintaldian, Topaguneak erdal komunitatera hurbiltzen jarraituko duela gaineratu zuen presidenteak.
Aldaketak zuzendaritzan
Presidentearena ez zen Topaguneak zapatuan egin zuen aldaketa bakarra izan. Zuzendaritza batzordean, Imanol Miner errenteriarra ere sartu zen, eta Nico Cuenca eta Oskar Zapatak beraien karguak berritu zituzten.
Aipatu, Arpela, Etxebarriko euskara elkartea ere Topaguneko kide moduan onartu zutela. Egun Euskal Herri osoko 93 euskara elkartek osatzen dute Euskaltzaleen Topagunea.