LABetik adierazi dute gertatzen ari diren araudi aldaketak osasun sistema erdibitzen dutela, alderdi publikoari botereak kenduta eta pribatuari emanda, funts publikoekin finantzatuta. Horrez gain, mutualitateei kontrolik gabeko erabateko boterea ematen zaiela ere salatu dute.
Egoera hobetzeko, eredu publiko unibertsal baten sorrera aldarrikatu du LABek, erabiltzaileen harretarako oinarrizko eskubideen karta bat garatuko lukeena. Sindikatu horren ustez, eredu horren ardatzak dira, besteak beste: jendarte babesa; lan harremanetarako euskal esparruak indartzea; mutualitateetako eta prebentzio zerbitzuetako baliabideak publiko egitea; eta kotizazioak jaso eta kudeatzeko erakundeak sortzea.