600 herritar baino gehiagok nahi dute autobus zerbitzua hobetzea

Miren Mujika 2014ko api. 4a, 12:14

600 herritar baino gehiagoren balorazioa jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzua hobetzeko parte hartze prozesuaren lehen 15 egunetan. Apirilaren 15era arte martxan izango da prozesua eta Aldundiak jendea parte hartzera animatu nahi du. Orain arteko balorazioa egin du Aldundiak.

Autobus zerbitzua hobetzeko prozesuko hirugarren fasea, hau da, herritarren ekarpenak kontuan hartuta aurreproiektua jendeari azaltzeko eta berriro haien iritzia jasotzeko faseak, 15 egun egin zituen astelehenean, martxoaren 15ean hasi baitzen. Fasearen erdia pasa dela kontuan hartuta, Aldundiak, lehen balorazio bat egin du.

Oraingoz, lehenengo 15 egunetan 600 ekarpen edo balorazio baino gehiago jaso ditu Aldundiak, bileretan, webguneko inkestetan eta posta arruntetan (etxeetara banatutako inkestak itzulita). Horiei gehitu behar zaizkie udaletxeetan eta Lurraldebuseko autobusetan jarritako postontzietan daudenak, nahiz eta oraindik ez dituzten zenbatu.

Parte hartzeko epea zabalik dago apirilaren 15era eta ekarpenak egiteko herrietako bileretara joan behar da, izan ere, aste honetan eta hurrengoan hainbat bilera izango dira oraindik. Gainera, beste bide batzuen bitartez ere parte hartu daiteke: www.garraioahobetzen.net webgunearen bidez, facebook eta twitter sare sozialen bidez edo inkesta postaz bidalita.

Orain arte fase honetan herrietan jasotako iritziei dagokionez, "herritarrek oso ongi hartu dute proposamen berria, eta aldaketa ongi baloratu dute".

Eskualdeka hauek dira herritarren iritzietako batzuk:

  • Debagoiena: Herri batzuetan, esaterako, Leintz-Gatzagan eta Aretxabaletan begi onez ikusi dute proposamena eta beste batzuetan zerbitzu berria martxan jarri arte itxarotea nahiago izango dute balorazioa egiteko.
  • Goierri-Urola Garaia: Orokorrean, oso ondo baloratu dute aurreproiektuak dakarren aldaketa eta aurreproiektua aurkeztera joatea eskertu dute. Ekarpenei dagokienez, batez ere ordutegiak egokitze aldera egin dute.
  • Urola-Kosta: Oro har, herritarrak gustura daude, proposamen berriak euren eskariak betetzen dituztelako eta hobekuntza nabari dutelako. Zenbait geltoki, informazioaren eskuragarritasuna, eta Donostiako eta Zumarragako ospitaleekin lotura hobetu behar dela diote.
  • Debabarrena: Herritarrak gustura azaldu dira, eta Mendaroko ospitaletarako zerbitzuetan hobekuntza atzeman duten arren, hobekuntza gehiago eskatu dituzte, zenbait ordutan, oraindik, hobetzeko tartea dagoelakoan.
  • Buruntzaldea: Orain ere nahiko zerbitzu egokia dutela baloratzen dute, eta ezarri diren linea berriak begi onez ikusi dituzte. Hala ere, ordutegiak are gehiago zabaltzeko eskaera berriro mahai gainean jarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak