Joan den aste bukaeran Fiare banku etikoaren batzar orokorra izan zen Bartzelonan eta guztira 350 pertsonak parte hartu zuten. Besteak beste, Euskal Herriko 44 pertsona zeuden, 35 italiar eta hainbat portugaldar.
Batzar orokorrean, Juan Garibi, Peru Sasia eta Clara Soler izan ziren Fiareren ordezkari nagusiak, eta Banca Polare Etica elkartekoa, aldiz, Ugo Biggeri presidentea eta Mario Crota zuzendaria. BPEren helburua ekonomia soziala arintzea da, gizartea aldatzeko balio dezan; Fiarerena, berriz, Internet bidez bakarrik funtzionatzea da, bulegoetan dirurik egon ez dadin. Irailerako sarea edukitzea aurreikusten dute, baita jendearekin kontaktua hobetuko duten beste hainbat baliabide ere.
Informazio gehiago jaso daiteke Debagoienean bertan, hau da, Elkarhezitzen proiektuaren barnean dauden garapenerako gobernuz kanpoko erankudeetan