"Euskararen aldeko langile nekaezina izan da. Dena eman dio elkarteari", adierazi dute haren lankideek. Koldo Mitxelena ezustean hil zen atzo eguerdian –martitzena–, 39 urte zituela. Bere heriotzarekin, kolpe handia jaso du Eibarko euskalgintzak.
Kazetaritza ikasten ari zela hasi zen Eibarko aldizkarian lanean, 1993an: kolaboratzaile, hasieran; langile bezala, 1998. urtetik aurrera. Geroztik izan da ... eta kitto! Euskara Elkartearen koordinatzailea. Herri aldizkariaren Interneterako jauzia bideratu zuen Mitxelenak.
Goienak, bidelagun
Euskal hedabideen sektorean bidelagun izan dugu Koldo Mitxelena eibartarra. Besarkada bat ...eta Kitto!-ko lankide eta gertukoendako Goiena komunikazio taldetik.