MUko errektore Josu Zabalak eta Indiako enpresaburu Parag Shah-ek hitzarmena sinatu dute gaur, MUko ekintzailetza atzerrian zabaltzeko. Hain zuzen, Pune-n Midas ekintzailetza-zentroa sustatuko dute. Indian, banaketa, aisialdi eta kirol sektoreetan erreferente diren hainbat enpresaren jabe da Parag Shah, eta Indiako hezkuntzarekin duen konpromiso handia nabarmentzen du MUk.
Hitzarmenaren bitartez sortuko den zentroan, "MUk Indiako gazteak prestatu eta jarrera proaktiboak sustatu ahal izango ditu".
Arduradunek diotenez, proiektuak Indiako gizartean izango duen eragina epe ertainean ikusiko da.