Munduko hainbat hizkuntzatara egokitu dute manifestua. Egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du bertan Brett Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du: "Antzoki eta eszenatokietako artistok, ez al da gure betebeharra merkatuaren eskaria eta gure eragiteko indarra baliatzea, bihotz eta buruetan gune askeak sortzeko? Gure inguruan jendea batzeko? Eragin eta informatzeko, eta elkartasunean eta itxaropenean oinarritutako gizarte bat sortzen laguntzeko?".
Patxo Telleria, Aiora Sedano, Galder Perez, Josu Florentino, Ane Zabala, Imanol Ituño eta Mikel Martinez antzerkigileek irakurri dute manifestua, euskaraz, Tartean teatroaren eskutik.
Manufestua irakurtzeko, egin klik hemen.