Gure Esku Dagok ekitaldi nazionala egingo du zapatuan Bilboko La Casillan, eta Debagoienetik autobusa egongo da bertara joateko. Arrasaten, Bergaran eta Oñatin hartu ahal izango da autobusa.
Ekainaren 8ko giza katerako azken txanpari ekite aldera, nazio mailako ekitaldia egingo du Gure Esku Dagok zapatuan. 17:30ean hasiko da ekitaldia, eta bailarako autobusa 15:00etan aterako da Arrasatetik (Garibai), 15:30ean Oñatitik (Postetxea) eta 15:50ean Bergaratik (Geltokia). Arrasaten Iluntz eta Monte tabernetan eta Oñatin Ona eta Oñati tabernetan eman daiteke izena. Bergaran, sare sozilen bidez edo e-postaz.