Euskal Eskola Publikoaren 23. jaiak badu abestia

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 26a, 11:52

Goizean aurkeztu dute, 'Gorantz goaz, GO GO!' izenburupean, Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo kantua sortzeko Enkarterrietako bertsolari, musikari eta pailazoen laguntza izan dute: Aitor Arrutia bertsolariarena da letra; eta Siroka taldearena, musika. 23. jaia izango da aurtengoa eta ekainaren 1ean ospatuko da, Balmasedan.

Enkarterrietan euskara eta Eskola Publikoaren eskaria gorantz doazela erakutsi nahi dutela adierazi dute aurkezpenean. Eta helburua zein izango den ere azaldu dute: "Urtero bezala, hezkuntza-sistemaren ardatz izan behar den kalitatezko Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzea izango da aurtengo jaiaren helburua, horretarako jai-giro atsegina eskainiz".

'Gorantz goaz, GO GO!' kantuaren letra

Tximeleta hego gabe
ez doan gisa aske hor
euskaldunok euskerarik
gabe ere ez gara inor

nola onartuko dira
kanpoko lege arrotzak?
Sistema propioak baino
ez du balio guretzat

datorrenari kaixo bat
sekula ere ez adio
horrek etxeko haurrari
nahiko irakasten dio

Elkartasunez begitu
nor daukazun inguruan
ondokoak behar zaitu
zuk behar duzun moduan

nola ulertu eskola
gure herritik harago?
Eskola gure herriari
lotuta baldin badago

noiz ulertu behar dugu
neska ta mutil tropela
gure sexuen gainetik
gizaki bat dagoela

Altxatu besoak
hastera doa jaia
Gorantz goaz Go! Go!
Bidean inor ahaztu gabe
gure hezkuntzaren alde
eskola publikoaren alde (x4)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak