Errepideen eta mendateen egoeraren gaineko informazioa trafikoa.net wegbgunean aurkituko duzue.
Datozen orduetan izango dugun giroari dagokionez, Euskalmeten iragarpenaren arabera, zerua estalita egongo da. Egunean zehar euria egingo du, asko eta eten barik zenbait tokitan, eta trumoi-ekaitza eta txingorra izateko probabilitatea handia izango da. Gauean atertzera egingo du. Goizaldean eta azken orduetan elur-kota 600-800 metrora egongo da, eta egunaren erdiko orduetan 800-1.000 metrora. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak jaitsi egingo dira: hiru eta zortzi gradu artean ibiliko dira. Mendi inguruetan izotz txikia egingo du.