Euskara elkarteen Udako Abenturak udalekuetarako izen-ematea zabalik

Julen Iriondo 2014ko mar. 25a, 14:48

Hiru euskara elkarteetako ordezkariak, aurkezpenean.
Arrasateko Txatxilipurdi, Bergarako Jardun eta Soraluzeko Pil-Pilean euskara elkarteen Udako Abenturak udalekuak aurkeztu dituzte goizean. 9 eta 16 urte arteko neska-mutikoentzat dira udalekuak; hiru, adin tartearen arabera proposamen desberdin bat. Udaleku guztiak uztailean izango dira.

9 eta 12 urte artekoak Zerainera joango dira, astebeteko bi txandatan. Bertan, irteerak eta askotariko ekintzak egingo dituzte.

12 eta 14 urte artekoentzako aukera GaraiOn da, Arabako Ozeta herrian. Natura eta sormena uztartuko dituzte bertan.

Eta Kosta ala Kosta izeneko udalekua izango da, azkenik, 14 eta 16 urte artekoentzako. Araban hasi eta Gipuzkoako kostaldera arteko udaleku ibiltaria izango da hau.

Azkeneko bi udalekuok hamar eguneko txanda bakarra izango dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 9a izango da.

Txatxilipurdiko, Jarduneko eta Pil-Pileaneko kideek hartu dute parte udalekuen aurkezpenean. Adierazi dute eurena hezkuntza eskaintza den heinean, euskara eta hezkidetza zehar-lerro hartuta, beste hiru balio ere sustatu nahi dituztela aurtengo udalekuetan: gazteen parte-hartzea eta autonomia; aisialdi ez kontsumista; eta natura.

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak