Bergaratik Arrasatera egingo du Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko martxoaren 23a

Bolari bat kontzentratuta, jaurtiketa egiteko puntuan.
Gipuzkoako txapelketako bigarren saioa jokatu zen atzo, Bergarako San Joxepe elkartean. Herri bertako, Arrasateko eta Elgetako parte-hartzaileak daude txapelketan, eta bereziki azken horretakoak fin ibili ziren. Elgeta A taldeko Antonio Ibarluzea izan zen onena, eta Elgeta Bko Jose Luis Zabalak eta Sebas Arantzabalek hirugarren eta seigarren egin zuten. Datorren asteko saioa Arrasateko Meatzerrekan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak