Ludoteka ibiltaria egin dute Oñatin eta Arrasaten

Mirian Biteri 2014ko mar. 23a, 11:54

Oraingo asteburuan ere ludoteka ibiltaria izan dute umeek Arrasaten eta Oñatin. Azken herri horretan, besteak beste, soka saltuan egin ahal izateko jostailua sortu zuten Olakuako dorrean elkartutako umeek; eta probatu ere probatu zuten. Arrasaten datorren urtera arte agurtu dute ludoteka ibiltaria Bedoñabe herri eskolan.

Arrasaten, eguraldiak larregi laguntzen ez zuenez, barruko jolastokian ibili ziren lehenengo umeak, eta jarraian, sormena landuaz eskulanak egin zituzten.

Urtero bezala Musakola eta San Andresen egin da ludoteka ibiltaria. Azken auzo horretan martxoan izan da, eta besteak beste, Aratusteak eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dituzte han; adin diferenteetako 15 bat umek parte hartu dute horietan.

Musakolan sukaldean

Musakolan, ostera, otsailean izan zen ludoteka ibiltaria, eta han 30 haur eta gazte inguru ibili ziren lau asteburuetan. Guraso edo arduradunak ere animatu ziren saio horietan parte hartzera, eta oso giro politean joan ziren. Astero zerbait sukaldatzen zuten gaztetxokoan bertan sukalde ederra dagoelako: hala nola, magdalena, bizkotxo, pizza eta gurinezko pastak egin zituzten. Baina, sukaldari lanak egiteaz gain, kanpoan ere askotariko jolasak egin zituzten, eta eskulanak ere, bi hezitzaileen laguntza zutela.

Oñatin zapatuan azkena

Bestalde, Oñatin oso pozik daude hezitzaileak orain arte egindako hiru saioekin; asteon egingo dute azkena; eguraldiak laguntzen badu herriko kiroletan arituko direla jakinarazi digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak