Goian elurra, beheran normaltasuna

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 23a, 11:05

Aloña, udaberriko lehen elurrarekin.
Aloña, Udalaitz edota Muruk udaberriko lehen elurra jaso dute asteburuan. Aloñak atzo arratsaldean zuen itxura erakusten du, adibidez, argazkiak; eta elur geruza zuri eta lodiagoak estaltzen zuen gaur goizean. Elurra goietan geratu da, ordea; Debagoieneko herrietan normaltasuna da nagusi, eta baita errepideetan ere.

Elosuako bidean kateak edo neguko erruberak behar direla zioen goizean trafikoa.net webguneak, baina Elosuatik bertatik esan digute ezetz, elur bustia egin duela, baina ez besterik.

Giro nahasiarekin esnatu da domeka goiza: eguzki izpiak orain eta euri zaparradak gero.

Iragarpena

Euskalmet-en iragarpenaren arabera, gisa horretan igaroko da goiza, eta arratsaldean hobetzera egingo du: atertu eta egunaren amaieran hodeiak gutxitu egingo dira. Elur-kota 700 metrora igoko da eguerdi partean eta 800-1.000ra arratsaldean. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.

Astelehen goizaldean zerua hodei gutxirekin egongo da, baina goizean zehar hodeiak ugaritzen joango dira eta oso hodeitsu geratuko da; eguerditik aurrera, euria egingo du. Elur-kota 1.000-1.200 metrotan geratuko da egunaren amaieran. Haizeak hego-mendebaldetik joko du hasieran, baina mendebaldera eta ipar-mendebaldera aldatuko da arratsaldean. Tenperaturak ez dira ia aldatuko. Barnealdean izotz txikia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak