Eta, Ibarran egindako hura ostera ere errepikatu nahi dute, oraingoan indartsu sentitzen diren zelaian, Estalan (Domeka, 16:30). Gainera, Irunen hiru gol jaso ostean, antzuolarrek arantza ateratzeko agertoki aproposena dute, derbia.
Aurrean izango duten kontrarioa, baina, ez da lehenengo itzuliko Aretxabaleta. Valleren mutilak eraldatu egin direlako, eta dagoeneko 10 partidu irabazi dituztelako jarraian –12 aste partidurik galdu barik.
Bergarak ere etxean
Sailkapenean parean dagoen Hondarribiaren bisita izango du Bergarak bihar (16:30). Eta Aloña Mendik zeharka fabore galanta egin diezaioke Aretxabaletari, kontrario zuzen Anaitasunaren zelaian jokatuko dute-eta.