Ordaindu plataformakoek ez dutela etsiko berretsi dute

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko martxoaren 20a

Manifestariak, Mondragon Taldearen egoitza aurrean.
Ordaindu plataformak deituta, manifestazioa egin dute goizean Arrasaten, Garibaitik abiatu eta Mondragon Taldearen egoitza nagusiraino.

Eskutan zaramatzaten pankartek argi adierazten zituzten euren eskakizunak: batetik, plataformako kideek euren aurrezkiak berreskuratu nahi dituztela berretsi dute eta zeregin horretan ez dutela amorerik emango; eta bestetik, hiru hilabeteren ostean, oraindik ere taldeko zuzendaritzarekin berba egiteko zain daudela ere azaldu dute. Helburuak lortu bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak