Kulturate, Arrasate
Gaur osteguna "Jalgi hadi ortura" jardunaldien barruan Dorleta Martinez eta Idurre Aranguren arrasatearrek, JAKIEK HITZEGINGO BALUTE... gaiaren inguruan hitzaldia emango dute Arrasateko Kulturaten. Hitzaldian, pestizida eta elikagaien gaiak jorratuko dira eta gure osasunean duten eragina.
Dorleta Martinez medikuak hainbat hitzaldi eman ditu azken astetan Arrasaten. Azkena Elikadura eta minbizia izenburuarekin. Martinez mediku hematologoa da, eta 20 urte egin ditu onko-hematologia sailean lanean, leuzemiak, linfomak eta bestelakoak tratatzen, umeekin eta helduekin. Elikadurak minbizia prebenitzeko eta sendatzeko duen garrantziaz egin dugu berba harekin.
Idurre Aranguren, "Alternatiba Ekologikoak" elkarteko kidea da eta modu ekologikoagoan bizitzeko aukerak aztertuko ditu.