Ustialeku bideragarriak dituzten nekazari profesionalak dira onuradunak aurten

Miren Mujika 2014ko mar. 18a, 17:53

Iazko argazkia: Aretxabaletako Etxebarri baserriko Julen Abasolo baserritarra.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.750.000 euro banatuko ditu baserritarren artean, mendi-nekazaritzaren zailtasunak konpentsatzeko. Diru laguntzak nekazari profesionalek bakarrik eska ditzakete, eta ustialekuaren bideragarritasuna egiaztatu behar dute. Baldintzak betetzen dituzten baserritar guztiei emango zaie diru laguntza.

2014. urteko deialdia da orain onartu dena eta eskaerak aurkeztu ahal izango dira ustialeku bakoitzaren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoetan, maiatzaren 15a bitartean.  Aurten nekazari bakoitzak 250 euro jaso ditzake hektareako, Europako legediak lagatzen duen kopururik handiena, hain zuzen. Pertsona fisikoen kasuan, gehienez 4.500 euro emango dira eta pertsona juridikoen kasuan 13.500 euro.

Mendi-nekazaritzaren berezko zailtasunak eta eragozpen handiko beste batzuk konpentsatzeko eman ohi dira laguntza hauek, Mendi-nekazaritzarentzako Indemnizazio Konpentsatzaileak izeneko diru laguntza lerroan.

Hauek dira laguntzaren helburuak: 

  • Nekazaritza lurren etengabeko erabilera ziurtatzea.
  • Nekazaritza sistema iraunkorrak mantendu eta sustatzea.
  • Nekazariak konpentsatzea ekoizpenaren baldintza mugatzaileek eta neurri murritzek dakarten errenta txikiagatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak