Autobus zerbitzu zirkularra Debagoienerako

Jagoba Domingo 2014ko mar. 17a, 13:51
'Herritarrekin martxan', autobus zerbitzua hobetzeko prozesuaren bigarren fasea hasiko dute laster. Pasa den urteko urrian hasi zen Gipuzkoako Foru Aldundia autobus zerbitzua hobetzeko lanetan. Dagoeneko lehen fasea amaitu dute eta gaur aurkeztu dute aurreproiektua. Berritasun aipagarriena, bailaran zehar ibiliko den autobus zirkularra izango da. Datorren astean, herritarrekin bilerak egiten hasiko dira, aurreproiektua aurkezteko.

Arrasateko Mankomunitateko egoitzan aurkeztu die aurreproiektua eskualdeko alkate, zinegotzi eta teknikariei Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak.

Herritarrekin martxan, autobus zerbitzua hobetzeko prozesuaren bigarren fasean sartzeko lehen urratsa eman dute gaur Arrasaten. Gipuzkoako hainbat eskualdetako Garraio emakidak balio gabe geratzeko zeudela ikusita, tartean Debagoienekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituratik, zerbitzuak hobetzeko eta emakidak legalizatzeko aukera aprobetxatzea erabaki zuten. Horretarako baina, ohiko bidea erabili ordez, hau da, enpresa batekin eta teknikariekin egin ordez, herritarrekin egitea erabaki zuten.

Debagoienean hainbat berrikuntza egingo direla esan du Ugartek; iraultzaileena, herri guztiak lotuko dituen autobus zirkularra izango da, eta Bergara eta Arrasate arteko autobus zerbitzua areagotuko da. Horrez, gain, Eibarrera edo Zumarragara joateko zerbitzuak hobetuko direla esan du. Hiriburuetara irteten diren autobus gehiago jartzeko asmoa dutela ere aipatu du. Nobedade bezala, uda partean, Debara joateko autobus zerbitzua egongo dela aipatu du, egunean bost autobus irtengo dira Debagoienatik. Guzti horretaz gozatzeko baina, 2015eko urtarrilera arte itxaron beharko dugu.

Orain, gaur alkate eta zinegotziei aurkezturiko aurreproiektuak herritarrei aurkeztuko dizkiete.  Horrez gain, herritarrei inkestak bidaliko dizkiete, zerbitzu berriak azalduz eta horrela euren iritzia jaso eta aurrerago behin betiko proiektua egiteko.

Herriz herri egingo diren bilerak:

  • Oñati, martxoaren 24ean, 18:30ean Udalbatza Aretoan
  • Bergara, martxoaren 25ean, 18:30ean Irizar Jauregian
  • Elgeta, martxoaren 26an, 18:30ean Udalbatza Aretoan
  • Arrasate, martxoaren 27an, 18:30ean Kulturaten
  • Leintz Gatzaga, martxoaren 28an, 18:30ean Udalbatza Aretoan
  • Aretxabaleta, martxoaren 31n, 18:30ean Arkupen
  • Eskoriatza, apirilaren 1a, 18:30ean Kulturetxean
  • Antzuola, apirilaren 2an, 18:30ean Olaranen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak