Erdi Aroko aztarnen bila indusketak hasi dituzte Arrasateko batzokian

Txomin Madina Milikua 2014ko mar. 13a, 11:57

Aranzadi Elkarteko arkeologoak Erdi Aroko aztarnen bila dabiltza Arrasateko batzokiko terrazan. Duela aste bete egin zuten lurren lehen ikuskapena, eta gaur goizez ekin diote indusketa lanari.

Alfredo Moraza Aranzadiko arkeologoak dio, lur hauetan "XVI edo XVII. mendeetako errementari baten" aztarnak egon daitezkeela. Lehenengo zundaketetan buztina aurkitu du arkeologo taldeak, eta horrek lur hauek dauden lekuan burdina landu zela adierazten duela diote. Datorren astera arte luzatuko diren lanetan hipotesi hauek baieztatuko dituztela uste du Morazak.

Batzoki eta abade etxe artean dagoen lur eremua interes handikoa dela dio arkeologo taldeak. Arrasateko harresiaren aztarnen bila, 1991ean egin zituen Aranzadik lehenengo indusketak Arrasateko lur hauetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak