Gaur estreinatuko dute 'Ocho apellidos vascos' filma

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 14a, 11:33
Clara Lago protagonista, Al-Andalus elkartean.
Gaur estreinatuko da 'Ocho apellidos vascos' filma. Arrasateko Al-Andalus elkartean grabatu ziren filmean agertzen diren uneetariko asko eta hainbat debagoiendarrek hartu zuten parte filmaren grabaketan, gainera.

Ocho apellidos vascos filma datorren astean –martxoak 22,  23 eta 24– Arrasateko Amaia antzokian ikusteko aukera egongo da.

Grabazioa, harrotasuna 

Filma grabatzea Al-Andalus elkartearentzat harrotasun arrazoia izan dela dio Rafa Gomez elkarteko orduko presidenteak: "Donostia aldean hasi ziren toki bat bilatzen, baina azkenean gurea aukeratu zuten.

Errodajearekin zerikusia zuten lagun batzuk etorri ziren aurrena; Emilio Martínez-Lazaro zuzendaria gero, eta tokiaren egokitasuna berretsi zuen". Tokiak Andaluzia gogora ekarri arren, berriz dekoratu behar izan zuten Sevillako taberna baten itxura emateko. "Oholtza ere dekoratu zuten. Trianako zubia agertzen da. Errodajea amaituta utz zezatela eskatu eta bertan daukagu".

Zumaian, manifestazioan

Maiatzean egin zen casting-a elkartean, eta uztailean egin zituzten grabaketak. Baina castingean parte hartu zutenetariko hainbatek, gainera, beste toki batzuetan ere grabatu zuten.

Ibai Zangitu aretxabaletarra eta Arrasaten bizi den Ibai Trebiño gasteiztarra dira horren adibide. Biek Zumaian, manifestazio batetan grabatu zuten. "Luze joan zen baina gustura egon nintzen; filmak nola grabatzen diren jakiteko joan nintzen", dio Zangituk. Trebiñok ez zuen parte hartzeko ideiarik eta azken unean animatu zela dio, eta esperientzia errepikatzeko aukera izango balu animatuko litzatekeela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak