Bailarako Lanbide Heziketako eskaintza osoa ezagutzeko aukera Goiaz! azokan

Leire Kortabarria 2014ko mar. 14a, 08:00
Goiaz! azokaren programa.
Hilaren 26an eta 27an, eguaztena eta eguena, egingo da aurtengo Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka. Debagoieneko Lanbide Heziketako zentro guztiek eta Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatzen dute. Bi egunetan, zentroen eskaintza ezagutzeaz gain, hitzaldietara eta tailerretara joateko aukera izango dute herritar guztiek.

Goiaz! azoka Arrasateko Kulturaten izango da. Hilaren 26a, eguaztena, Langabeen Eguna izango da. Perfiles profesionales del futuro. Nuevas formas de trabajar delako mahai-inguruarekin hasiko da (09:30). Gero, euren esperientzia azalduko dute hiru ekintzailek. Bideo-curriculuma egiten ikasteko tailerra ere egongo da. Arratsaldean, Lanbide Heziketako Profesionaltasun ziurtagirien gainean hitz egingo du Lanbideko Gloria Gonzalezek. Bukatzeko, NiNEU bideo-curriculum lehiaketako sariak banatuko dira.

Eguenean, Interneten eta norberaren erreputazioaren gaineko hitzaldiarekin hasiko da azoka; HEZIBI programaren berri emango dute gero; eta Becas y prácticas hitzaldiarekin bukatuko da goiza. Arratsaldean, ¿Pueden ayudar las redes sociales en la búsqueda de trabajo? hitzaldia izango da, eta bukatzeko, bi orduan, orientazio zerbitzua jasotzeko aukera izango dute ikasleek. Ordu berean, ¿Cómo ayudar a nuestros hijos e hijas en la toma de decisiones sobre su futuro? hitzaldia izango da, batez ere gurasoei zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak