%2,1 gehiago batu da zergatan, batez ere lan-atxikipenengatik eta BEZengatik

Leire Kortabarria 2014ko mar. 13a, 17:02

Urteko lehenengo bi hilabeteetan, iazko epe berean baino %2,1 gehiago batu da zergatan Gipuzkoan, Foru Aldundiak esan duenez.

Alde positiboan, lan-atxikipenengatik eta BEZarengatik "nabarmen" gehiago batu du Ogasunak; alde negatiboan, sozietateen gaineko zergarengatik lehen baino askoz gehiago itzuli behar izan du. "Hala ere, itzulketak datozen hilabeteetan egonkortzea espero da", esan du Ogasunak.

Zuzeneko zergen bilketa metatua %0,5 jaitsi da, batez ere Sozietate Zergaren eraginez. Iaz kanpainako itzulketen eskaerak handitu egin ziren. Itzulketa hauek urte bukaeran eta hurrengo urteko hasieran egiten direnez, 2014ko otsailera arte sozietate zergaren itzulketak 14 milioi handitu dira.

PFEZek %3,3 egin du gora

Aldiz, zergadun arruntok eta langileok gehiago ekarri diote Gipuzkoako diru-kutxari: PFEZek gora egin du (%3,3), lan etekinen atxikipenen hazkundeari (%4,1) esker. Gainera. hazkunde hori hirugarren hilabetez errepikatu da jarraian.

Zeharkako zergek %7,3 egin dute gora. BEZen bilketa garbia %11,2 hazi da. 17,7 milioi euro gehiago bildu dira oro har BEZean, sarrerak (28,2 milioi) eta itzulketak (10,5 milioi) hazi izanaren ondorioz.

"Joera batzuk" nabarmentzen ditu Foru Ogasunak: sarrera gordinak %5,9 handitu dira, nahiz eta urte hasierako itzulketa handiek zerga-bilketa pilatua pixka bat gutxiago igotzea ekarri duten (%2,1 igo da).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak