UNESCO Etxeko zuzendari Mikel Mancisidorrek berbaldia eskainiko du Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 11a, 11:04
Mikel Mancisidor UNESCO Etxeko zuzendaria.
UNESCO Etxeko zuzendari eta Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen batzordeko kide Mikel Mancisidorrek berbaldia eskainiko du bihar, martxoak 12, Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoan.

MUk Mendeberri 2020 hitzaldi zikloa antolatu du eta egitarauaren baitan kokatuta eskainiko du bihar, eguaztena, Mikel Mancisidorrek berbaldia.

Zikloak gizakiaren garapena eta jasangarritasuna izango ditu ardatz eta nazioarteko hezkuntza berritzaileetako adituek hartuko dute parte. Behin aditu horien iritziak entzunda eta barne-hausnarketa bat egidna, MUk bere proiektuaren baitan txertatuko ditu ateratako ondorioak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak