Esan bezala, ibarreko hiru bikotek jokatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala asteburuan Heletan. Guztira zazpi lurraldetako 128 bikotek hartu dute parte, horien artean, Bergarako Ander eta Andres Gabilondo, Arrasateko Iker Aiastui eta Iñaki Oianguren, eta Aramaioko Iñigo Molero eta Antonio Soares.
Ezin izan dute sari nagusia erdietsi, eta azkenean Ibai Maruri eta Jagoba Bazaga barakaldarrek jantzi dute txapela asteburuan.