Oraingoz 610 gipuzkoarrek aitortu dituzte ondasunak Estatutik kanpo

Monika Belastegi 2014ko mar. 9a, 11:25

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, aitorpenak aurkezteko azken eguna martxoaren 31n amaituko da. Kontsulta kopurua nabarmen igo da azken egunotan gai horren inguruan.

Ostiralera arte, 610 zergadunek aurkeztu dute 720 eredua Gipuzkoako Ogasunean, Espainiako Estatutik kanpo dituzten ondasunen eta eskubideen berri emateko. Gai honi buruzko kontsulta kopurua nabarmen igo da azken egunotan. Izan ere, Gipuzkoako zergadunak derrigortuta daude Ogasunari informatzeko Espainiako Estatutik kanpo dituzten ondasunen eta eskubideen inguruan, martxoaren 31 baino lehen. Gipuzkoako Foru Ogasunaren asmoa da estatutik kanpo ondasunak edota eskubideak dituzten zergadun guztiak jakinaren gainean jartzea, betebehar hau borondatez egin dezaten eta isunik jarri behar izan ez dadin.

Otsail hasieraz geroztik, informazio-obligazioa jakinarazteko, kanpaina komunikatiboa abiatu du Gipuzkoako Ogasunak. Hedabide eta sare sozialetan gaia zabaltzeaz gain, enbaxadekin, kontsuletxeekin, migratzaileen elkarteekin eta mugaz gaindiko erakundeekin harremanetan jarri da. Informazio guztia www.gipuzkoa.net/720 helbidean jarri da herritarren edozein zalantza argitze aldera.

Era guztietara, Ogasuneko teknikariek herritarren edozein galdera erantzuten dute telefonoz (902100040) edo bestela www.gipuzkoa.net/gertubide helbidean galdera bat utzita. Hilabetean, 1.484 kontsulta argitu ditu Ogasunak, gehienak azken 15 egunetan (899).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak