Fagor Etxetresnetako lan bazkideek batzar informatiboak izan dituzte

Mikel Arregi 2014ko mar. 7a, 13:48
Iazko urrian, aurre konkurtsora joatea erabaki zenean, Fagor Etxetresnetako langileek egindako batzarreko irudia.
Fagor Etxetresnetako lan bazkideek batzar informatiboak izan dituzte atzo eta gaur Arrasateko Amaia antzokian. Bilkura hauetan, Cevital enpresa aljeriarrak Fagorrek Eskoriatza eta Arrasateko Garagartza auzoan dituen lantegiengatik egin duen eskaintza baieztatu du zuzendaritzak.

Bazkideei aditzera eman zaienez, eskaintza honek 300 lanposturi eusteko aukera emango du; eta orain, Lagun Arorekin batera, sor daitezkeen lanpostu berriak bazkideentzat izan daitezen lanean ari da Fagor.

Cevitalek datorren astean baieztatuko du Fagor Etxetresnen bi lantegiengatik egingo duen eskaintza, kooperatibaren likidazio prozesuari amaiera ematen zaionean. Batzarretan esan dutenez, Bergarako Geyser kooperatibaren etorkizuna ere bideratuta egon liteke egun gutxiren buruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak