Baina, kategoria hau apur bat ezagutzen duenak, badaki, hemen inor ez dela bizi atzo egindakotik; Aloñarendako ezer gutxirako balio du Azkoagaingo garaipenak, erreferentzia moduan ez, behintzat, lehia erabat ezberdina izango dutelako aurrean. Bergarak ez ditu Hondarribiak emandako erraztasunak emango, lehia fisikoagoaren aldeko apustua egingo dute, besteak beste, zelaiak ere horretara gonbidatzen duelako. Astelehenean, Harmailatik saioak eskainiko du derbiak emandako guztia.
Beti Gazteren bisita Estalan
Antzuolak ere etxean jokatuko du, atzerago dagoen Beti Gazteren kontra (15:45). Eta Lagun Onaken zelaira joango da Aretxabaleta domekan (17:00). Erregional preferentean, azkenik, Elgoibarren jokatuko du Mondrak etzi (16:30).