Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2013ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,6 gehitu zen hirugarrenaren aldean.
2013ko laugarren hiruhilekoan, eraikuntza sektorea jaitsi egin zen bere bi azpisektore nagusiak ere ahuldu egin zirelako: etxegintza %4,6 murriztu zen 2012ko laugarren hiruhilekotik, eta obra zibila, %7,9.
Datuak hobeak dira hiruhileko batetik bestera: hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, etxegintzak %2,7 jarduera gehiago izan zuen. Obra zibilak, aldiz, %0,2 gutxiago.
Eraikuntzak enplegua galtzen jarraitu zuen 2013ko hirugarren hiruhilekotik: %1,5 lanpostu gutxiago.
Urte osoari begiratuta, 2013a txarragoa izan da eraikuntzarendako 2012a baino, bere koiuntura indizea (eraikuntzaren ekoizpena eta enplegua kalkulatzen edo aurresaten dituen datua) %16,3 jaitsi delako. Etxegintzak jardueraren %17,4 galdu zuen, eta obra zibilak, %14,3.