'Auzi aurrean, amaren zain, iaz neramana: errua, izua', euskarazko palindromorik onena

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 4a, 16:16
Nafarroara, Olazagutiara joan da AEDk antolatutako IV. Euskarazko Palindromo Lehiaketaren sari nagusia; hain zuzen ere, Migel Angel Barrerok aurkeztutako lan 'Auzi aurrean, amaren zain, iaz neramana: errua, izua' hautatu du epaimahaiak Euskal Herriko palindromo onena. Arrasateko onena, ostera, Blanka Jauregi izan da, 'Nazi alegre izan ala nazi ergela izan' palindromoari esker.

Arrasateko euskara elkarteak laugarrenez antolatu du Euskarazko Palindromo Lehiaketa, eta beste behin ere parte hartzearekin pozik azaldu dira. Hala eman digu aditzera Maite Agirre dinamizatzaileak: "Guztira 70 lan jaso ditugu eta 13 izan dira parte hartzaileak. Euskal Herriko toki ugaritatik bidali dituzte lanak, eta aurten, Debagoieneko herrietako parte hartzea nabarmenduko genuke".

Hori horrela, ez dute lan makala izan Markos Gimeno palindromogileak, Arrasateko Udal Euskaltegiko irakasle taldeak eta Debagoieneko AEK euskaltegiko irakasle taldeak osatutako epaimahaiak.

Azkenean, Nafarroa aldera joan da sari nagusia, eta Migel Angel Barreroren Auzi aurrean, amaren zain, iaz neramana: errua, izua izan da 2014ko palindromorik onena. Arrasateko lanik onenaren kasuan, Blanka Jauregik eginiko Nazi alegre izan ala nazi ergela izan saritu du epaimahaiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak